URTE BAT UREK ASTINTZEN

Apirilak 27, 28, 29 eta 30 Errota Gaztetxeko lehenengo urteurrena ospatuko da.

Apirilaren 27-an 19:30-etan “Errotako artoa ehotzen” deituriko solasaldia burutuko da. Hizlariak Marisa (Errotariaren alaba) eta Unai Basurto (Erroten ikerlaria) izango dira.

Apirilaren 28-an, ostegunean, bertso saioa egongo da Maialen Amenabar, Ohiana Bartra, Ibon Larrazabal “Larra” eta Eneko Abasolo “Abarkas”-en eskutik. Bertso saioa 19:30-etan hasten da.

Apirilaren 29-an, ostiralean, kontzertu gaua egongo da Errotan. Bertan, Lukiek, Piztiak eta Easayer Dj-ak joko dute 21:30-etatik aurrera.

Urteurrena amaitzeko, apirilaren 30-ean bazkaria egingo da eta ostean Elektrotxufla elektro txarangarekin batera gazte olinpiadak burutuko dira.

Bazkariko tiketak erosteko, Torpedo gorria tabernan egongo dira salgai 8 euroan.

Errota martxan jarriz, Mungiko urek astintzen gabiz!

urteurrena (1)

ESPERIENTZIAK

Errota Gaztetxean, autogestio esperientzia ezberdinak ezagutzeko hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira. Lehenengoa otsailaren 11-an izango da “Gure kabuz ala hil” dokumentala eta ostean mahai ingurua Erein eta Bogagaz.

Dokumentalari buruz elkarrizketa baten bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=v1ADg5jn9dk

Esperientziak

TXOKOASANBLADA

Urtarrillaren 3-an egindako 0. asanbladan, Errota Gaztetxearen egoera aztertu ondoren, plangintza bat egitea adostu zen. Orain arte egindakoa norabide gabeko ekintza solte bezala identifikatu ziren. Beraz, orain kontextua era bat ezberdina izanda , domekan (urtarrilaren 31-an) plangintza hori egiteari hasiera emango zaio “Txoko- asanblada” deitutako asanblada orokor berri honetan.

Beraz, Errotari norabide bat emateko zatoz plangintza eztabaidatzera eta txokolatea hartzera!!

Errotaren etorkizuna zure esku!!txokoasanblada def (1)

AUZOLAN EGUNA

Errota Gaztetxea, modu parte- hartzailean eta auzolanean oinarrituta, eraikitzen jarraitzen dugu. Horregatik zapatuan 9:00-etatik aurrera AUZOLAN EGUNA Errota Gaztetxean!! Etorri eta eraiki Errotaren oraina!auzolana (1).jpg

ARGAZKI LEHIAKETA

 

argazki lehiaketa (2)

Errota Gaztetxeak argazki lehiaketa parte-hartzaile  bat antolatu du. Gaia, Mungiako negua izango da Errotak antolatzen duen lehenengo argazki lehiakerta honetan. Argazki lehiaketan parte hartzeko bi modu daude:

  • e-mailez bidali argazkia (alkarhegaz@gmail.com).
  • Facebookera igo eta Errota Gaztetxeko orrialdearekin elkarbanatu.

Argazkia bidaltzeko edo igotzeko azkeneko epea urtarrillak 4 izango da.

Argazkiak Errotako facebook orrialdean egongo dira eta “gustuko dut” gehien dituen argazkiak irabaziko du. Horregatik, epailea jendea izango da argazki lehiaketa parte-hartzaile honetan.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

BUSTI ETA IDATZI ERROTAREN ORAINA!

Olatu baten gailurra puntu finko jakin batetik igarotzen denetik hurrengo gailurra puntu horretatik bertatik igarotzen den arteko denborari periodo deitzen zaio.

Lehenengo olatuak, Errotaren okupaziorekin lehertu zuen eta Mungiko hainbat jende busti zuen olatu erraldoi horrek.

Baina, olatuaren ostean itsabehera dator (periodoa) eta itsabeherak udan harrapatu ginduen. Itsasbeheraren ostean, ordea, bigarren olatu bat dator. Olatu hori, Gaztetxea ekintza solteak egiten dituen eraikin bat izatetik, autogestioan oinarritutako sare baten bihurtzearekin etorriko da.

Beraz, Errotaren funtzionamendu berri bat sortu eta erabakitzeko ASANBLADA IREKIETARA etortzeko deia egiten deutzuegu, olatu berri honek ahalik eta jende gehien busti dezan.

BUSTI ETA IDATZI ERROTAREN ORAINA!!

asanblada irekia (2).jpg