URTE BAT UREK ASTINTZEN

Apirilak 27, 28, 29 eta 30 Errota Gaztetxeko lehenengo urteurrena ospatuko da.

Apirilaren 27-an 19:30-etan “Errotako artoa ehotzen” deituriko solasaldia burutuko da. Hizlariak Marisa (Errotariaren alaba) eta Unai Basurto (Erroten ikerlaria) izango dira.

Apirilaren 28-an, ostegunean, bertso saioa egongo da Maialen Amenabar, Ohiana Bartra, Ibon Larrazabal “Larra” eta Eneko Abasolo “Abarkas”-en eskutik. Bertso saioa 19:30-etan hasten da.

Apirilaren 29-an, ostiralean, kontzertu gaua egongo da Errotan. Bertan, Lukiek, Piztiak eta Easayer Dj-ak joko dute 21:30-etatik aurrera.

Urteurrena amaitzeko, apirilaren 30-ean bazkaria egingo da eta ostean Elektrotxufla elektro txarangarekin batera gazte olinpiadak burutuko dira.

Bazkariko tiketak erosteko, Torpedo gorria tabernan egongo dira salgai 8 euroan.

Errota martxan jarriz, Mungiko urek astintzen gabiz!

urteurrena (1)

ESPERIENTZIAK

Errota Gaztetxean, autogestio esperientzia ezberdinak ezagutzeko hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira. Lehenengoa otsailaren 11-an izango da “Gure kabuz ala hil” dokumentala eta ostean mahai ingurua Erein eta Bogagaz.

Dokumentalari buruz elkarrizketa baten bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=v1ADg5jn9dk

Esperientziak

TXOKOASANBLADA

Urtarrillaren 3-an egindako 0. asanbladan, Errota Gaztetxearen egoera aztertu ondoren, plangintza bat egitea adostu zen. Orain arte egindakoa norabide gabeko ekintza solte bezala identifikatu ziren. Beraz, orain kontextua era bat ezberdina izanda , domekan (urtarrilaren 31-an) plangintza hori egiteari hasiera emango zaio “Txoko- asanblada” deitutako asanblada orokor berri honetan.

Beraz, Errotari norabide bat emateko zatoz plangintza eztabaidatzera eta txokolatea hartzera!!

Errotaren etorkizuna zure esku!!txokoasanblada def (1)

AUZOLAN EGUNA

Errota Gaztetxea, modu parte- hartzailean eta auzolanean oinarrituta, eraikitzen jarraitzen dugu. Horregatik zapatuan 9:00-etatik aurrera AUZOLAN EGUNA Errota Gaztetxean!! Etorri eta eraiki Errotaren oraina!auzolana (1).jpg

ARGAZKI LEHIAKETA

 

argazki lehiaketa (2)

Errota Gaztetxeak argazki lehiaketa parte-hartzaile  bat antolatu du. Gaia, Mungiako negua izango da Errotak antolatzen duen lehenengo argazki lehiakerta honetan. Argazki lehiaketan parte hartzeko bi modu daude:

  • e-mailez bidali argazkia (alkarhegaz@gmail.com).
  • Facebookera igo eta Errota Gaztetxeko orrialdearekin elkarbanatu.

Argazkia bidaltzeko edo igotzeko azkeneko epea urtarrillak 4 izango da.

Argazkiak Errotako facebook orrialdean egongo dira eta “gustuko dut” gehien dituen argazkiak irabaziko du. Horregatik, epailea jendea izango da argazki lehiaketa parte-hartzaile honetan.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!