ALKAR HEGAZ AUTOGESTIORANTZ!

Errota zaharra Mungitarron esku jarri baino lehen Mungiko gazteak gure ilusioa herritik zabaldu gendun.

AUZOLANA

auzolan 23

17:00TATIK AURRERA

“Posible da gaurko burokrazia eta trabetatik kanpo proiektu bat aurrera eroatea”

“Gure arteko elkartasune tresna moduan erabilita komunean dauzkagun ilusioak eraiki ditzagun”

ANIME ZAITEZ AUZOLANERA

Plentziak erakutsi dozku posible dala!

Danontzat gaztetxearen behin betiko uztea onartu du Plentziako Udalak

danontzat

Plentziko Danontzat Gaztetxearen behin betiko ematea onartu du Plentziako Udalak. Danontzat gaztetxearen behin betiko ematea onartu du Plentziako Udalak. Hala adostu zuten asteleheneko osoko bilkuran, aldeko 8 bozkakaz eta abstentzio bakarragaz. Independienteen hiru zinegotziak, EAJko beste hiruak eta EH Bilduko biak alde agertu ziren; EAJren laugarrena abstenitu egin zen. Gaztetxeko kideek zabaldu dutenez, “borroka eta negoziazio ez da batere erraza izan baina belaunaldi desberdinen borrokaren ostean lortu dugu”.

Errota Gaztetxea Bilbo Hiria irratian

BILBO HIRIA IRRATIAN ELKARRIZKETA

Ane Ziarreta, Ibai Bidaurrazaga, Iker Manzarraga eta Josu Ximun Billalabeitia Bilbo Hiria irratian egon ziren Errota Gaztetxeari buruz berbetan.

Elkarrizketa honetan, 4 urte luzez hutsik egon dan Errotaren okupazioa azaltzen dabe mungiko 4 gazteek:

1. Herriaren bizitasun falta baten aurrean prozesu parte-hartzaile bat jarri zan martxan gazteen artean,herrian ikusten ziren gabeziei aurre egiteko.

2. Mungin erreferentea izango zan lokal autogestionatu bat behar zala ikusi zan. Hau kontuan izanda udaletxeari elkarlana eskeini zitzaion, beti ere argi utziz haien baiezkoa ez zala baldintza bat proiektua aurrera eramateko.

3. Okupazioa aurrera eroan zan udaletxearen ezezkoaren aurrean. Hiru aste pasa dira ta bertan kristolako ilusioarekin aurrera eraman dira kontzertuak, (Itziarren semeak, El deseo del doctor, Ohiua…) umeentzako tailerrak, hitzaldiak…

4. Proiektu onek ez du atzera bueltarik. Nahiz eta Errotatik bota jada Mungiko gazteak batu gara, ilusioz beteta eta amets egiten jarraitzeko gogekin.

ERROTA MARTXAN JARRIZ MUNGIKO URAK ASTINTZEN GABIZ!!

Azken orduko berria

Rafa Ruedak Maiatzaren 15ean ezin izango du Mungiako errota gaztetxean jo. Hala ere, danok gonbidatuta zaudete danon artean egingo dogun jam session-era etortzera. Garrantzitsuena denon artean errotak antolatzen dituen ekintzen parte izan eta Mungiko urak astintzen jarraitzea da.