Hasiera

ERROTA GAZTETXEAREN SORRERA

Gazteak gazte direnetik, euren espazio propioa aldarrikatu izan dute. Argi dago ez dela gaur egunean sortutako ideia zoro bat. Are gehiago, gure gurasoek, garai hartan, batez ere herri txikietan, bazituzten lagunekin biltzeko lokalak, askotan elizak emandakoak baina beti gazteek kudeatutakoak.

Mungiko gazteak ere, urteetan zehar, guk autogestionatutako lokal bat izatea eskatu dugu, gure iritzi eta irizpideen arabera eraikitakoa. Horretarako, duela hilabete batzuk, Alkar-Hegaz izeneko plataforma bat sortu eta gazte asko lokal autogestionatuaren inguruan eztabaidatzeko biltzen hasi ginen.

Aldarrikapen honen inguruan asko hausnartu ondoren, gure proposamena udaletxean aurkeztu genuen  eta harrez gero, udaletxeak jarritako oztopoak eta ezezkoak gainditu behar izan ditugu herriarena den errota, berriz ere herriaren eskura jarri ahal izateko.

Udaletxearen jarrera ezkorraren aurrean eta lokal autogestionatuaren ideiak gero eta oihartzun handiagoa zuela ikusita, apirilaren 30ean, gazte talde batek Mungiko errota okupatzea erabaki zuen gazteok gazteentzako gune propio bat izateko eta bertatik herriarentzat lan egiteko.

Era honetara, gustu, ideia, kultura-ohitura, sentsibilizazio politiko eta joera ezberdinetako gazte asko bildu eta lau urtetan inolako jarduera publikorik burutu ez duen lokal honetan gure arteko erlazioak estutzen eta gure arteko elkarbizitza sustatzen hasi gara. Era berean, errota herriaren eskuetan dagoenetik, Mungiako herrian aditzen zen gazteentzako eskaintza faltari irtenbidea ematen ari gara kontzertuak, hitzaldiak, esperientzia trukeak, umeentzako jolasak, dantza ikastaroak,… antolatuz.

Dirurik irabazteko inolako asmorik gabe, gazteak herriarentzat lan egiteak sortzen duen ilusioaz elikatzen gara. Gazte sortzaileak eta ekintzaileak izan nahi dugu, lokaletan gelditu beharrean, gure herriaren alde lan egitea erabakitzen dutenak. Kooperazioaren ideiari jarraikiz, auzolana da gure tresnarik eraginkorrena eta elkarri entzunez eta errespetatuz Mungiko urek astintzea lor dezakegula uste dugu.

Ateak denontzat zabalik daude, bertara hurbiltzea eta denon iritziak entzutea gustatuko litzaiguke. Gonbidatuta zaudete!

 

errota gaztetxea

 

NACE ERROTA GAZTETXEA

Los/as jóvenes, desde muy temprano, hemos reivindicado un local propio; esta no es una idea que acaba de surgir. Es más, desde la época de nuestros padres y madres y, sobre todo, en pueblos pequeños, tenían espacios para juntarse con los/as amigos. En ocasiones estos locales eran cedidos por la iglesia y acababan siendo gestionados por los/as jóvenes.

En el caso de Mungia también, durante años, hemos pedido un local para autogestionarlo bajo nuestros criterios y opiniones. Por ello, hace unos meses, los/as jóvenes de Mungia creamos la plataforma Alkar Hegaz y nos empezamos a reunir y discutir sobre cómo darle forma al proyecto.

Después de meditarlo, presentamos nuestra propuesta ante el ayuntamiento y, desde entonces, hemos tenido que superar las negativas y trabas puestas por el consistorio en relación a la solicitud de cesión del molino, para que vuelva a estar al servicio del pueblo.

Ante la negativa del ayuntamiento y viendo que la idea del local autogestionado empezaba a sonar cada vez más alto, un grupo de jóvenes de Mungia decidimos, el 30 de abril, ocupar el molino de Mungia con el fin de crear un espacio donde trabajar por y para el pueblo.

De este modo, jóvenes de distintos gustos, ideas, hábitos culturales y sensibilidad socio-política, empezamos a estrechar lazos en un local que lleva cuatro años desocupado. Al mismo tiempo, desde que el molino está en manos de los/as jóvenes, estamos dando respuesta a la falta de actividades que ha habido hasta ahora y estamos ofreciendo conciertos, charlas, intercambio de experiencias, juegos para niños, cursos de danza…todas abiertas a todo el público.

Sin ánimo de lucro, los/as jóvenes nos alimentamos de la ilusión de trabajar para el pueblo. Queremos ser jóvenes creativos y emprendedores que, sin intención de quedarnos en nuestros locales propios, decidimos trabajar para el pueblo en un espacio común. Siguiendo la idea del cooperativismo, el trabajo comunal es nuestra herramienta más potente y creemos que podemos conseguir sacudir las aguas de Mungia trabajando entre todos/as escuchándonos y respetandonos.

Las puertas del molino ERROTA GAZTETXEA están abiertas para todos/as y nos gustaría que os acercarais para haceros partícipes del proyecto y escuchar vuestras opiniones. ESTÁIS TODOS/AS INVITADOS!

ONGI ETORRI DENONA DEN ETXE HONETARA!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s